miércoles, 13 de enero de 2010

Roke eta Laga

Enkarterriko villanoa Euskal Herriko bertoko txakur arraza da. Bizkaiko Enkarterrian eta Arabako iparraldean agertzen da jatorriz.
Kantabriako ekialdera eta Burgosko iparraldera ere hedatzen da, behi montxinaren banaketarekin batera. Arraza hau jatorriz mendian behi montxinak gobernatzeko erabiltzen zen.

Ezaugarriei eta itxura orokorrari dagokienez tamaina ertaineko txakurrak dira, longilineoak eta egitura trinkoa dutenak. Burua eta bularraldea zabalak dituzte eta aurreko heren guztia sendoa eta gihartsua.
Gogor itxura dute eta sexuen arteko dimorfismoa nabarmena da.
Jabearen ondoan bizi-biziak, arinak, alaiak eta oso maitakorrak dira; ezezagunen aurrean erne eta serio agertzen dira.
Sarritan belarriak zuzen mozten dizkiete.
Ilea barreatua dute, abeltzainek esatendioten bezala nabarra edo marraduna.



3 comentarios: